XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABORANTZA Lurraren jabea eta langilea ez da beti bera izaten.

Askotan jabeak errentan uzten dizkio (errentatu egiten dizkio) nekazariari bere lur batzuk.

Gerta daiteke lurraren jabea laboraria ez izatea, baita herrian ez bizitzea ere...

Honako sailkapen hau egin dezakegu lurren jabetzari buruz: Explotazio zuzena: jabea bera da lurra erabiltzen duena, bakarrik edo laguntzaz (jornalariena...)

Errentapena: langileak lurrak, baserriak... errentan hartzen ditu eta errenta bat ordaintzen dio jabeari.

Gaur egun errenta diruz ordaintzen da, lehen emaitzaren parte batez sarri egiten bazen ere.

Errentapen etxatiergoa: Lurraren errenta diruz ez, baina emaitzaren parte batez (erdia, herena...) ordaintzen da, kontratuaren arauera.

Beste honako hau ere gerta daiteke: jabe batek bere lurrak erabili eta gainera batzuk hartu errentan: bitarteko sistema bat da.

Errentapen garbiak eta etxatiergoak, ba ditu bakoitzak, uzta nolakoa izan den arauera, bere abantail eta eragozpenak.

Aurki zeuk:
Urte horretan uzta ona izan bada, bietariko zein sistema da onena nekazariarentzat?
Eta uzta txarra izan bada, berriz?
Argi ezazu bi adibidez.

Hona Euskal Herriko datuak, lur-jabetzei eta baserriei buruzkoak.

Honela hartu behar dira: - Hego Euskal Herriko datuak: Esate baterako, Gipuzkoan, landutako lurren 100 hektarea bakoitzeko 91,9 hektarea, haien jabeek lantzen dituzte.

- Ipar Euskal Herrikoak:100 baserri bakoitzeko 54, haien jabeek explotatzen dituzte.

Explotazio zuzena
Errentapena
Errentapen etxatiergoa
beste sistemak
Araba
Gipuzkoa
Nafarroa
Bizkaia
Ipar EH

(Oharra: 1972koak dira Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko datuak. 1962koak Arabakoak eta 1970ekoak Iparraldekoak)
.